Bilaketaren emaitzak - Gilson, Étienne, 1884-1978
Ez dago emaitzarik - Gilson, Étienne, 1884-1978 - . Berriz bila dezakezu datuak aldatuz.
Étienne Gilson
Étienne Henri Gilson (Paris, 1884ko ekainaren 13a - Auxerre, 1978ko irailaren 19a) frantziar filosofo eta filosofiaren historialaria izan zen. Erdi Aroko filosofian aditua izan zen eta Descartesen obran espezializatu zen. Tomas Akinokoaren eragina ere jaso zuen.Parisen jaio zen, Borgoinako familia katoliko batean. Sorbonan Victor Delbos eta Lucien Lévy-Bruhlekin ikasi zuen eta Collège de Francen Henri Bergsonekin.
Sarjentua izan zen Lehen Mundu Gerran eta Verdungo guduan parte hartu zuen. Alemaniarrek harrapatu zuten 1916ko otsailean eta bi urte eman zituen preso.
Filosofiaren historiako irakaslea izan zen Estrasburgoko eta Parisko unibertsitateetan. Harvardeko Unibertsitatean ere irakatsi zuen hiru urtez.
1946an Frantses Akademiako kide hautatu zuten.
Jacques Maritainekin batera tomismoaren berpizkundearen babesgarri nagusia izan zen XX. mendean. Wikipediatik informazioa lortu