Bilaketaren emaitzak - Gaulle, Charles de
Charles de Gaulle
Charles de Gaulle, jaiotzez Charles-André-Joseph-Marie de Gaulle (Lille, Frantzia, 1890eko azaroaren 22a - Colombey-les-Deux-Églises, Marne Garaia, Frantzia, 1970eko azaroaren 9a), politikaria, idazlea eta militarra izan zen. Alemania naziaren eta Vichyko Frantziaren aurka, Frantziako Indar Askeen buru izan zen Bigarren Mundu Gerran, eta Frantziako Errepublikako behin-behineko gobernuaren buru izan zen 1944tik 1946ra, Frantzian demokrazia berrezartzeko. 1958ko maiatzeko krisiaren ondoren, Rene Coty presidenteak eskatuta, erretirotik itzuli zen, eta hark lehen ministro izendatu zuen. Konstituzio berri bat eskatu zuen, hautesleek erreferendumean onartua, eta Frantziako Bosgarren Errepublika ezarri. Ondoren, Frantziako presidente aukeratu zuten urte horretan bertan, 1969an dimisioa eman zuen arte. XX. mendeko frantsesik handientzat jotzen da.Lehen Mundu Gerran frantses armadako kapitain izan zen. Gradu hori zuela, Lehen Mundu Gerran borrokatu zen, eta hainbat aldiz atxilotua eta zauritua izan zen. 1934an argitaratu zuen ''Vers l'armée de métier'' liburuan, Maginot lerroa eredutzat zuen defentsa-politika gaitzetsi zuen. Gerra arteko garaian, zenbait kargu militar izan zituen, Defentsa Nazionalaren Kontseiluko idazkaria (1937-1940) bereziki, Pétain mariskalaren agindupean.
Bigarren Mundu Gerran Frantzia erori eta Pétainek armistizioa sinatu zuenean, de Gaullek Ingalaterrara ihes egin zuen eta, 1940ko ekainaren 20an, Askatasun Nazionaleko Batzorde bat eratu zela iragarri zuen Vichyko gobernuaren aurka. ''Frantzia Aske''ko gudarosterako gizonak errekrutatu, eta Erresistentzia bultzatu zuen. ''Frantzia Aske''an behin-behineko gobernuko lehendakari izan zen (1944-1946), baina, Konstituzio berriaren aurrean izan ziren desadostasunen ondorioz, 1946ko urtarrilean utzi egin zuen lehendakaritza. Aljeriako gerrarengatik, militarren eskaeraz bereziki, gobernuburu izendatu zuten (1958-1959) eta Frantziako Konstituzio berria idatzarazi zuen (V. Errepublika). Gobernuburu zela, erakundeak eraberritzen saiatu zen.
1958ko irailaren 28an onartu zen Konstituzio berria erreferendum baten bidez: V. Errepublika hasi zen eta harekin, lehendakariak ahalmen handiagoa zuen. 1958ko azaroko hauteskundeetan UNR alderdiak "Errepublika Berrirako Batasuna" () garaipena lortu ondoren, lehendakari hautatu zuten 1959ko urtarrilaren 8an. Aljeriako auziari buruz irizpide kontrajarriak azaldu ziren, baina 1962ko Éviango hitzarmenetan Aljeriaren askatasuna onartu zuen. 1965ean, berriro lehendakari hautatu zuten, baina 1967ko Legebiltzarrerako hauteskundeetan gehiengoa galdu zuen bere alderdiak, eta 1968ko maiatzeko krisiak gobernua utzi zuen. 1969an, Frantziako administrazioa eraberritzeko erreferenduma galdu ondoren, etsi egin zuen. Politikari ez ezik, idazle ere bazen, eta "Gerrako oroimekak" (''Mémoires de guerre)'' obran, lau liburukitan, bere estilo zorrotza eta garbia erakutsi zuen. Frantziako V. errepublikako presidentea 1959tik 1969ra bitartean, ''gaullismo'' deritzonaren inspiratzailea, Alemania eta Frantziaren arteko adiskidetzearen sustatzailea eta Europar Batasunaren eraikuntza prozesuaren historiako pertsonaia eragileetako bat. Wikipediatik informazioa lortu